bizkaia:talent
Instituto-Federal-alemán-para-Asuntos-Urbanos-eng-BBSR-Bonn-201525

Euskadi Europako eskualde oparoenen artean, Alemaniako Hiri Gaietako Institutuaren arabera

2015/07/28

Alemaniako Institutu Federalak 2020ko Europako eskualdeetako txirotasun-arriskuari buruz egindako proiekzioan, Europako gizarte-bazterketa txikienetakoa aurreikusten da Euskadiko eta Nafarroako erkidegoetarako

Europako desberdintasun sozial eta ekonomikoa areagotu egin denez, zabal-zabal bizi diren biztanleen eta oinarrizko premiei behar bezala aurre egiterik ez duten biztanleen arteko aldeetatik haratago doan etena sortu da. Era berean, ongizatearen banaketa geografiko argia ere badago gaur egun, eta, hainbat organismok egindako aurreikuspenen arabera, larriagotu egingo da hurrengo urteetan.

Mapan, Europako eskualdeak zenbait koloretan agertzen dira, 2020. urterako zenbatetsitako txirotasun edo bazterketa arriskuaren arabera.

Instituto Federal alemán para Asuntos Urbanos eng BBSR Bonn 2015

Bonnen kokatutako Alemaniako Hiri Gaietako Institutuak txirotasun-arriskuaren arloan erabilitako sei sailkapenetatik, Euskadik bigarren onena lortu du, eta lehenengoa (mapan urdin iluna darabilena) honako hauexetan ematen da: Suitzako gune txikiak, Txekiar Errepublika, Eslovenia, Norvegia, Suedia eta Finlandia.

Estatu espainolean, hain zuzen ere, ondo bereizitako bi eremu agertzen dira. Estatuko hegoaldea (Andaluzia, Extremadura, Gaztela-Mantxa, Murtzia eta Valentziako Erkidegoa) gorriz dagoenez, bost urteko epean bertako biztanleen %29 baino gehiago txirotasun egoeran edo arriskuan egongo direla adierazi nahi du. Penintsulako iparraldean, ordea, lau kolore jarri ditu Alemaniako institutuak: laranja, Kantabria eta Balearretarako (bertako biztanleen %-25-%29 txirotasun edo gizarte-bazterketarako arriskuan egongo omen dira); arrosa, Errioxa, Galizia eta Asturiaserako (%21,2-%25); lila, Katalunia, Aragoi, Gaztela eta Leon zein Madrilerako (%17-%21,2); eta more iluna, Euskadi eta Nafarroarako (bertako biztanleen %13-%17 egongo omen dira txirotasun-arriskupean).

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4
×
×
Linkedin Twitter Google Plus Youtube Flickr Facebook
×