
Bizkaia talentek eta Euskal Kulturarako Cenarrusa Fundazioak Euskadi eta Amerika arteko Aliantzak Ezartzeko 2016ko Lidergo Programan parte hartzeko eskabideetarako epea ireki dute
2016/02/16
- Eskabideak bidaltzeko epea 2016ko apirilaren 30ean amaituko da
- Bi lurraldeetan lan-ibilbidea garatzeko ahalmen handia duten profesionalek AEB/Kanadako eta Euskadiko errealitate zientifiko, teknologiko, enpresarial, instituzional eta kulturala zuzenean hobeto ezagutzea dauka helburu.
- Era berean, bi lurraldeetan ahalmen handia duten goi-mailako prestakuntzadun profesionalen arteko lotunea ere sortu nahi du maila pertsonalean zein lurralde-mailan. Horretarako, harreman zuzena ezarri nahi du bertako erakunde/instituzio nagusiekin.
Bizkaia talentek eta Euskal Kulturarako Cenarrusa Fundazioak Bizkaiko eta Ameriketako Estatu Batuetako errealitate enpresarial, zientifiko, teknologiko, instituzional eta kulturalaren ezagutza garatzeko plataforma izatea helburu daukan Euskadi eta Amerika arteko Aliantzak Ezartzeko 2016ko Lidergo Programaren lehenengo edizioan parte hartzeko eskabiderako epea ireki dute.
2015eko uztailean Estatu Batuetako Idaho inguruan egindako misioan, Unai Rementeriak, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, eta Ivan Jimenezek, bizkaia talenteko zuzendari gerenteak, Euskadi eta Amerika arteko Aliantzak Ezartzeko Lidergo Beken 2016ko Programaren ekimena aurkeztu zuten.
Ekimen hori abian jartzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Kulturarako Cenarrusa Fundazioak, Idahon bertan euskal kulturaren sutapenaren eta finantziazioaren arloan lan egiten duen erakundeak, lankidetza-hitzarmena sinatu zuten.
Hitzarmen horrek, hain zuzen ere, Lidergo Programaren bidez ezarri nahi ditu zubiak, eta hazkuntza profesionalerako ahalmen handia duten goi-mailako prestakuntzadun pertsonen arteko harremana ere estutu nahi du. Hori dela eta, bi lurraldeetako parte-hartzaileek harreman zuzena izango dute bertako erakunde/instituzio nagusiekin. Horri esker, parte-hartzaileen talentua zein lidergoa garatu ahal izango dira, eta bi lurraldeen arteko zein parte-hartzaile guztien arteko lotunea ere sustatu ahal izango da haien lan-ibilbide osoan.
Halaber, parte-hartzaileen komunitate bat sortzea ere bada helburua, jakintza, ideiak zein jarduera egokiak trukatzeko eta bi lurraldeen arteko harreman ekonomikoak, kulturalak, zientifikoak eta instituzionalak ezartzeko.
Programaren egitura
Programaren lehenengo edizioan, 12 asteko prestaketa egingo da, 10 eta 15 edo 21 eguneko atlantikoaz bestaldeko trukea garatuko da partaidetza-modalitatearen arabera eta Euskadiren zein Amerikaren arteko konpromisorako nahiz lankidetzarako aukera iraunkorra ere eskainiko da.
Prestaketa epealdian zehar, parte-hartzaileek Euskadiren zein Amerikaren arteko harremanei buruz ikasi, bisitatuko dituzten erkidegoei buruzko jakintzak osatu eta lidergoa garatzeko helburuak zehaztu ahal izango dituzte. Prestaketek ongietorri-deialdia; lurralde anfitrioiko kulturari, ekonomiari eta errealitate instituzional, zientifiko eta teknologikoari buruzko derrigorrezko eta gomendatutako irakurketak; webinarrak eta inkestak; koordinatzaileekin ezarritako tutoretzak; eta Euskadi zein Amerika arteko truke-epealdiaren aurretiko azken bilera batzen dituzte.
Atzerriko bisitan zehar, parte-hartzaileek iritzi-lider eta erabakiak hartzeko orduan funtsezkoak diren pertsonekin batzartzeko aukera izango dute. Talde-ibilbidea programaren zati handiena izango da, eta, bertan, baterako egonaldiak ere egingo dira Euskadiko eta Amerikako parte-hartzaileen artean. Era berean, banakako hitzorduetarako astia ere egongo da, onuradunek euren interesak atenditu ditzaten eta gutxienez euren sektoreko edo arloko erakundeko ordezkari garrantzitsu batekin batzartu daitezen.
Programako modalitateak
2016ko Lidergo Programa bi modalitatetan dago egituratuta.
Modalitate honetarako, 4 onuradun egongo dira gehienez ere.
Modalitate honetan, 21 eguneko egonaldia egingo da AEB/Kanadan, besteak beste.
- modalitatea: AEB/Kanadatik Euskadirako trukea
Modalitate honetarako, 2 onuradun egongo dira gehienez ere.
Modalitate honetan, 15 eguneko gehienezko egonaldia egingo da Bizkaia/Euskadin (era berean, saiakera egingo da parte-hartzaileek Espainiako eta Europar Batasuneko instituzio nagusiak ezagutzeko aukera izan dezaten).
Guide for applicants_Leadership Fellows program for building Basque American partnerships_eus
Eskabideak bidaltzeko epearen amaiera: 2016ko apirilaren 30a
Euskadi eta Amerika arteko Aliantzak Ezartzeko 2016ko Lidergo Programarako hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, hementxe sartu, mesedez: https://extranet.bizkaiatalent.org/profesionals/
Programari buruz besterik jakin nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan: basqueamericanleadership@bizkaiatalent.eus
