bizkaia:talent

Zera eskaitzen dizugu

Bitartekaritza profesionaleko zerbitzua

Enpresek eta beste organizazio batzuek gaur egun behar duten dibertsifikazio- eta espezializazio-mailak ondo prestatutako langileak atxikitzea eskatzen dute, bai jarduera produktiboa garatzeko, bai negozio-lerro berriak sustatzeko.

Zientziak, teknologiak eta berrikuntzak lehiakortasunaren eta hazkunde ekonomikoaren motor gisa daukaten potentzialaren jakitun, euskal erakunde publikoek berrikuntzaren sustapenaren aldeko apustu sendoa egin duten enpresetan.

Esfortzu horri laguntzeko, bizkaia:talent-ek lan-bitartekaritzako doako zerbitzu bat dauka; zerbitzu horrekin, Bizkaiko Euskal Lurralde Historikoko enpresa eta erakundeek ondo prestatutako langileak aurkitzeko daukaten beharra asetzen saiatzen gara, curriculumak emanez eta orientazioa eta/edo aholkularitza eskainiz.

bizkaia:talent-en bitartekaritzako zerbitzuak ondo prestatutako langileak eta ikertzaileak lokalizatzeko gure gaitasuna hobetzen dituzten ezaugarri propioak dauzka. Bereizten gaituzten ekintzak honakoak dira:

  1. Ondo prestatutako langileak lokalizatzen espezializatuta gaude.
  2. Lan-merkatuaren prospekzioak egiten ditugu, ikerketako azterlanen bidez:
    • “Giza Baliabideak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzan, EAEn: Eskaera eta Mugikortasuna”.
    • “Zientzia eta Teknologia arloko Kualifikatutako Emigrazioa EAEn”
    • “Ondo Prestatutako Giza Baliabideen Migrazioa eta Lotura”.
    • “EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea Euskal Unibertsitateetako Talentuaren mugikortasunari buruzko txostena”.
  3. Bertako, nazio-mailako eta nazioarteko azoketan parte hartzen dugu:
    • European Career Fair azoka, MIT-en (Boston) ospatu zena. Deustuko Enpleguaren Foroa, Prestik (Gazte-enpleguaren azoka), Mugikortasuna Azoka – UNIVERSIA – VUELA!, ESOF (Zientzia eta Ikerketaren Europar Azoka)
  4. Euskal profesionalekin topaketa profesionalak egiten ditugu, gure mugetatik kanpo:
    • Bartzelona. Biozientzien sektoreak.
    • Múnich, Stuttgart, Hannover. Sectores de automozioa, Telekomunikazioak, Energia eta Aeronautika.
    • Tolosa (Frantzia): Aeronautika eta espazioaren sektorea.
    • Ámsterdam: Biozientzien, IKTen eta Energien Sektoreak.
  5. Sare sozial profesionaletan gaude.
  6. Europako Batzordearekin lan egiten dugu.
  7. Gainera, Ikertzaileen Mugikortasunerako Europako Ataria den EURAXESS Sareko Local Contact Point gisa, datu-basera sar gaitezke; eta horrek suposatzen du eskura ditugula ondo prestatutako 15.000 profil baino gehiago. EURAXESS Jobs-era sarbidea dugu, besteak beste, Europako lan-eskaintzak, laguntzak eta bekak jasotzen dituen tresna.

Horrekin guztiarekin, bizkaia:xede-k ondo prestatutako pertsonen datu-base propioa dauka eta Bizkaiko enpresa eta erakunde guztien esku jartzen dugu, baita gure Lurralde Historikoan egoitza duten eta/edo haien lana bertan garatzen dutenen esku ere.

Bitartekaritza, zenbakitan

  • Bitartekotzako eskaintzak: Orain arte, ondo prestatutako langileek 330 enplegu-eskaintza baino gehiagoren bitartekotza egin da.
  • Datu-base propioa: 3.400 profil, organizazioen beharrei aurre egin ahal izateko ondo prestatutakoak.

Kontaktua:

ramon.ropero@bizkaiatalent.org

94.479.54.28

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4
×
×
Linkedin Twitter Google Plus Youtube Flickr Facebook
×