bizkaia:talent-ek ondo prestatutako pertsonak kontratatzeko edo sustatzeko laguntza-programa bat jartzen du Bizkaiko Lurralde Historikoan egoitza edo instalazioak dituzten enpresen esku. Laguntzek Bizkaian ikertzaileen kontratazioa, sustapena eta lotura sustatzera eta erraztera bideratutako 900.000 euroko zenbatekoa daukate. Ekimenaren onuradunak enpresak, unibertsitateak eta zentro zientifiko-teknologikoak dira.
Eskaera-orriak gure web atarian daude (www.bizkaiatalent.org) interesa duten erakundeen esku, 2015ko maiatzaren 11a arte (egun hori barne). Laguntza-programaren oinarriak ere eskuragarri daude gure web orrialdean edo gure egoitzan:
Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa
Laga Bidea, 804. Eraik. 300. Mod.
48160-Derio
Tel. 94 479 54 28
Oharra: Informazio hau orientagarria da, ondorioz, ezingo du eskubide edo betebeharrik sorrarazi.
Eskaera egiteko sartu hemen.
Appendix I – Documents to submit_2015_eu