Ikerketarako laguntza-programa, Europar Batasunarekin batera finantzatuta
bizkaia:talent-ek laguntza-programa bat dauka eta Europar Batasunak programa horren bikaintasuna baloratu du; horregatik, elkarrekin finantzatzen dute. Gure planaren helburua da Bizkaiko Euskal Lurralde Historikoan ikertzaileen kontratazioa, sustapena (prestakuntza/gaikuntza) eta lotura sustatzea eta erraztea.
Eskaera egiteko sartu hemen.
Laguntza hauek esperientziadun ikertzaileen integrazioa laguntzera bideratuta daude, Bizkaian ikerketa-proiektu bat garatzeko aukera emanez. Gure lurralde historikoan proiektu berritzaileak abiarazten dituzten kanpoko kolaboratzaileen lotura ere mesedetzen dugu; horri esker, esperientzia handia duten ikertzaileek organismo ezberdinekin lankidetzan jardun eta ikerketa-ekimen berritzaileak garatu ahal izango dituzte.
Gure laguntzen hirugarren esparrua ondo prestatutako pertsonak atzerrian prestatzera bideratuta dago, Bizkaian karrera bat garatu nahi duten ikertzaileei ikerketa-proiektu bat aurrera eramateko eta haien ibilbide profesionala hobetzeko aukera eskainiz.
Finantzazio-programaren helburua da ikertzaileak hartzeko, haiei eusteko edo lotzeko benetako eskaera daukan edozelako ikerketa- edo berrikuntza-beharra (teknologikoa, zientifikoa, kudeaketari, kulturari eta abarri dagokiona) daukan erakunde orori babesa ematea.
Laguntza-programa, zenbakitan
Gaur arte, bizkaia:talent-ek 7 milloi euro bideratu ditu gure Laguntza-programara. Aurrekontu horrekin, 145 talenturi eman diegu laguntza, 60 erakunde desberdinetan nagusiki hurrengo sektoreetan; automozioa, biozientziak, aeronautika, Kreatibitatea eta berrikuntzan, energian, telecomunikazioetan, ekipo-ondasunetan eta abar.
IKERTZAILEENTZAKO DIRU-LAGUNTZA PROGRAMA 2015 (Iazko edizioa)
Helburua: Bizkaian ikertzaileen kontratazioa, sustapena (formakuntza/trebakuntza) eta lotura bultzatzea.
Xedea: diru-laguntzak esleitzeko
- Esperientziadun ikertzaileei Bizkaian integratzen laguntzea, euren ikerketa-proiektua Bizkaian finkatutako ikerketa-erakunde batean garatzeko aukera izan dezaten.
- Bizkaian proiektu berritzaileak abian jartzen dituzten kanpo-laguntzaileei lotzen laguntzea, esperientzia luzeko ikertzaileek Bizkaiko erakundeekin lankidetzak ezartzeko eta ikerketa-proiektu berritzaileak garatzeko aukera izan dezaten.
- Adituei atzerrian prestatzen laguntzea, euren lan-ibilbidea Bizkaian garatu nahi duten ikertzaileek ikerketa-proiektua garatzeko eta euren lan-ibilbidea hobetzeko aukera izan dezaten.
Diru-hornidura: 900.000 euro.
Epea: Bizkaia Talent-ek 2015ko maiatzaren 13. 10:00-tararte luzatzen du eskaerak jasotzeko epea.
Diru-laguntza zuzentzen den berrikuntza arloak:
Helburua gaur egun ikerketa eta berrikuntza beharrizanak (teknologikoa, zientifikoa, kudeaketakoa, kulturala, eta abar) dituen eta ikertzaileak kontratatu, atxiki edo lotzeko eskari erreala duen edozein erakundek parte hartzea da. Bizkairako estrategikoak diren arloen inguruan aurkeztutako ikerketa proiektu eta eremuak positiboki baloratuko dira.
Modalitateak
Ikertzaileentzako Diru-laguntza Programa:
1. Modalitatea – esperientziadun ikertzaileei Bizkaian integratzen laguntzea (barrurako mugikortasuna eta berrintegrazioa).
Xedea: Erakunde anfitrioiaren eta ikertzailearen arteko epe luzerako lankidetza ezartzea da, eta bizkaia:xede-rentzat ikertzaileak eurak dira helburu nagusia.
Ikertzailearen betekizunak/betebeharrak:
- Doktoretza edo, gutxienez, arduraldi osoko lau urteko ikerketa-esperientzia edukitzea.
- Azken 3 urteotan erakunde anfitrioiaren herrialdean 12 hilabetez gora lanean egon ez izana, deialdiaren azken egunetik hasita.
Erakunde onuradunaren betekizunak/betebeharrak:
Zerga-helbidea Bizkaian duten enpresak, unibertsitateak, elkarteak eta fundazioak edo Bizkaiko Lurralde Historikoan lantokia daukaten erakundeak izatea.
2. Modalitatea – Bizkaian proiektu berritzaileak abian jartzen dituzten kanpo-laguntzaileei lotzen laguntzea.
Xedea: esperientzia luzeko ikertzaileek lankidetzak ezarri eta ikerketa-proiektu berritzaileak garatu ahal izango dituzte Bizkaiko erakundeekin.
Ikertzailearen betekizunak/betebeharrak:
- Gutxienez arduraldi osoko hamar urteko ikerketa-esperientzia edukitzea.
- Azken 3 urteotan erakunde anfitrioiaren herrialdean 12 hilabetez gora lanean egon ez izana, deialdiaren azken egunetik hasita.
Erakunde onuradunaren betekizunak/betebeharrak:
- Zerga-helbidea Bizkaian duten enpresak, unibertsitateak, elkarteak eta fundazioak edo Bizkaiko Lurralde Historikoan lantokia daukaten erakundeak izatea.
3. Modalitatea – Bizkaira itzultzeko asmoa duten adituei atzerrian prestatzen laguntzea.
Xedea: Euren lan-ibilbidea Bizkaian garatu nahi duten ikertzaileek ikerketa-proiektua garatu eta euren gaitasunak hobetu ahal izango dituzte nazioarteko erakunde ospetsuetan.
Ikertzailearen betekizunak/betebeharrak:
- Doktoretza edo, gutxienez, arduraldi osoko lau urteko ikerketa-esperientzia dukitzea.
- Azken 3 urteotan irtenaldiko erakunde anfitrioiaren herrialdean 12 hilabetez gora lanean egon ez izana, deialdiaren azken egunetik hasita.
- Lan-ibilbidea Bizkaiko ikerketa-proiektu berritzailean garatu nahi izatea eta nazioarteko zentroan goi-mailako prestakuntza espezializatua egiteko premia edukitzea.
- Prestakuntza-aldia amaitutakoan, Bizkaira itzultzeko konpromisoa hartzea, eskabidea egitean lurralde historikoan aukeratutako erakundearekin (edo Bizkaian finkatutako beste erakunde batekin) bat egiteko.
Erakunde onuradunaren betekizunak/betebeharrak:
- Zerga-helbidea Bizkaian duten enpresak, unibertsitateak, elkarteak eta fundazioak edo Bizkaiko Lurralde Historikoan lantokia daukaten erakundeak izatea.
Esleitzeko prozedura: Merituen lehiaketa.
Hautaketa-prozesua
Hona hemen hautaketa-prozesuko faseak:
- Aukeragarritasun-irizpideak egiaztatzeko fasea: hasieran, ebaluazio-prozesua hasi baino lehen, aukeragarritasun-irizpideak betetzen dituzten eskabideak bahetuko dira. Fase hori bizkaia:xede-ko langileen ardurapean egongo da.
- Ebaluaziorako fasea: ebaluatzaileek hautagaiaren espedientearen azterketa egingo dute (hautaketa/ebaluaziorako irizpide gardenak kontuan hartuta).Ebaluatzaileek eskaeran bidalitako elementuak egiaztatzeko eta baita ikertzailearen motibazioak erakunde onuradunarekin batera baloratzeko aukera izango dute.
- Balioztatzeko fasea: Batzordekideek puntuazio orokorra emango diote eskabide osoari, eta ados jarriko dira. Eskabideen azken sailkapena Zuzendaritza Batzordeari aurkeztuko zaio, eta onartutako hautagaien zerrenda zein den erabakiko du modu formalean.
Esleitzeko prozedura
Honelaxe emango da laguntza:
- Zehaztutako epearen barruan aurkeztutako eskaeretan adierazitako merituen lehiaketaren bidez.
- Deialdiko jarraibideetan adierazitako ebaluazio-irizpideen arabera puntuazio handiena lortu duten eskaeren bitartez. Guztira eman beharreko laguntzaren muga, gainera, zuzkidura ekonomikoaren atalean adierazitako zenbatekoa izango da: 900.000 euro.
Laguntza esleitu ahal izateko, erakunde onuradunaren, ikertzailearen eta bizkaia:talent-en arteko lankidetza-hitzarmena sinatu beharko da beti.
bizkaia:talent-ek beste zenbateko bateko ekarpen ekonomikoak ere egin ahal izango dizkie hautagai onuradunei, Ebaluazio Zientifikoko Batzordearen gomendioak eta azken puntuazioa kontuan hartuta.
1. modalitatea: esperientziadun ikertzaileei Bizkaian integratzen laguntzea.
- Finantziazioak ikertzailearen mantenu-gastuen %100eraino estaliko ditu gehienez, hiru urteko gehienezko epealdian. Soldata-kostuaren gainerako zenbatekoa, ostera, Bizkaian finkatutako erakunde anfitrioiaren konturakoa izango da.
2. modalitatea: Bizkaian proiektu berritzaileak abian jartzen dituzten kanpo-laguntzaileei lotzen laguntzea.
- Bizkaia:talent-en ekarpenari esker, ikertzailearen mantenu-gastuen 61.000 euroraino estali ahal izango dira urtean, 2 urteko gehienezko epean.
3. modalitatea: Bizkaira itzultzeko asmoa duten adituei atzerrian prestatzen laguntzea.
- Diru-laguntzak ikertzailearen mugikortasun-gastu, bidaia-gastu eta mantenu-gastuen %100eraino estaliko ditu, gutxienez 3 hilabeteko eta 3 urteko gehienezko epealdian.
Eskaera egiteko sartu hemen.
Appendix I – Documents to submit_2015_eu.pdf
B-MOB_Call presentation_2015_eu.pdf
Guide for Applicants_2015_eu.pdf
Momentu honetan ez daukagu deialdi berririk