Ondo prestatutako pertsonak erakartzeko elementu garrantzitsu bat da Bizkaiko Lurralde Historikoa bizitza-proiektu oso baterako eszenatoki ideal gisa saltzea, ikuspuntu profesionaletik zein pertsonaletik. Helburu horretan laguntzeko, Bizkaia Erakusten (Mostrando Bizkaia) proiektua abiarazi dugu, profesionalentzako Tour esperientzia bat, Bizkaiak eskaintzen dituen aukera zientifikoak, teknologikoak, enpresarenak eta bizitzeko eta gozatzeko toki bezala eskaintzen dituenak ezagutaraztea bilatzen duena.
Gure ekimenaren helburu nagusia da lurralde historikoaren garapeneko arlo estrategikoentzako profesional, sortzaile eta ikertzaileen artean lehentasunezko helmuga bilakatzea Bizkaia, bai bertan lan egiteko, bai Lurraldeko enpresekin lankidetzan proiektuak garatzeko. Hori lortzeko, aipatutako ezaugarriak dauzkaten profesionalak kontratatu edo haiekin lotuko diren organizazioek eskatzen dizkiguten inguruabar ezberdinetara egokituko gara.
Bizkaia Erakusten ekimena diseinatzerakoan, formatu ireki eta malguaren aldeko hautua egin dugu, talentua ongi etorria den Bizkaiko lurraldean indibidualki edo bertako enpresa, proiektu eta sektore kopuru garrantzitsu batekin kolektiboki operatzeko aukera ematen duena.
Bizkaiko industria- eta ekonomia-sareko sektore estrategikoen (aeronautika, energia, automozioa, biozientziak…) analisitik ondorioztatzen da sektore guztiek daukatela Bizkaia Erakusten ekintzaren hartzaile izateko potentziala. Talentua identifikatzen, harengana iristen eta eskuratzen laguntzen diegu lurralde historikoko organizazio eta proiektuei.
Bizkaia Erakusten ekimenak hiru ezaugarri bereizgarri dauzka:
- Jarraitutasuna: Gure proiektuak Bizkaiko jarduera-denboratik haratago jarraitzea nahi dugu: Lurralde Historikora iritsi aurretik has dadila esperientzia eta jarrai dezala bisita amaitu ondoren.
- Malgutasuna: Eskaintza oso eta egokikor bat antolatu dugu, Bizkaia Erakusten ekimenean interesa daukan edozein talentu eta organizaziori egoki dakiokeena.
- Lanbide eta aisialdiaren arteko oreka: Bizkaia Lurralde historikoaren garapeneko arlo estrategikoentzako profesional, sortzaile eta ikertzaileen artean lehentasunezko helmuga bilakatzen laguntzen dugu.
Garapen profesionalarekin batera, alderdi ludikoa ere babesten eta sustatzen dugu. Aisialdiko (museoak, antzokiak, etab.) eta, oro har, astialdiko aukerak ezagutzeak, Bizkaiko ohiturak eta kultura bete-betean ulertzen, sentitzen eta bizitzen, integratzen, lagunduko die profesionalei.
Bizkaiko lurralde historikoko garapenean estrategikoak diren arloetarako nazioartean aitortutako prestigiodun profesional, sortzaile eta ikertzaileak kontratatzeko edo haiei lotzeko asmoa duten organizazioek Bizkaia Erakusten proiektu bat neurrira eska diezagukete. Zerbitzu hori edo horri buruzko informazioa eskatzeko, bidali e-posta bat, mesedez, honako loturara