Azokak
bizkaia:talent zientziari, ikerketari, enpleguari, mugikortasunari eta abarri buruzko nazioarteko azoka garrantzitsuenetara joaten da, Euskadiren arlo estrategikoetarako ondo prestatutako ikertzaile eta profesionalak lokalizatzeko eta haien interesa bereganatzeko helburuarekin. Gainera, gertaera horiek aprobetxatzen ditu zientziaren, teknologiaren eta enpresen egituraren ikerketarako gaitasun eta proiektuak ezagutarazteko eta gaur egun mundu osoan zehar lanean diharduten euskal profesionalekin eta Euskadiko organizazioekiko loturetarako aukerak aztertzeari begira interesgarriak diren pertsona eta organizazioekin harremanetan jartzek.
Gertaerak
Besteak beste, zientzia, teknologia eta berrikuntzarekin lotutako gaiak lantzen dituzten gertaera ugaritan parte hartzen du bizkaia:talent-ek. Ekimen horiek Euskadirentzako estrategikoak diren sektoreen gaurkotasuna ezagutarazten eta aztertzen laguntzen diete eragile publiko eta pribatuei.