Pribatutasun Politika
Norberaren datuen babesari buruzko indarreko araudia (abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa) eta informazioaren gizarteko nahiz merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko arauak (uztailaren 11ko 34/2002 Legea) betetzeko asmoz, bizkaia:talent-ek erabilera-baldintza hauen berri ematen dizu, www.bizkaiatalent.org web orriaren bitartez egindako eragiketa guztietan ezarriko dira-eta (galderak, lan-eskabideen bidalketak…).
- Legezko datuak
ERABERRIKUNTZA ETA EZAGUTZAN ADITUAK DIREN PERTSONEN MUGIKORTASUNA SUSTATZEKO ELKARTEAK (aurrerantzean, bizkaia:talent) honako helbide hau dauka:
Bizkaiko Parke Teknologikoa
804. eraikina, 300. modulua
Laga bidea
48160 Derio
Bere IFK G-95326583 da, Eusko Jaurlaritzako Fundazioen Erregistroan dago inskribatuta eta, uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatutakoaren arabera, erregistro horretan behar bezala inskribatutako www.bizkaiatalent.org domeinuaren titularra da.
- Jabetza intelektuala
Web orriko eta bertako edukietako jabetza intelektualaren eskubideak BIZKAIA:TALENTen titularitatepekoak dira.
Erabat debekatuta egongo da orri hau nola edo hala aldatzea. BIZKAIA:TALENTek ez du inolako erantzukizunik izango, orrian bertan baimenik gabeko edonolako manipulazio edo aldaketarik egiten bada. BIZKAIA:TALENTek ez du inolako erabilera-baimenik emango bere jabetza industrial zein intelektualaren eskubideen arloan edo web orriarekin, zerbitzuarekin edo edukiekin lotutako beste edozein jabetza edo eskubideren arloan.
Erabat debekatuta egongo da web orri honetako edukiak oso-osorik edo zati batez erreproduzitzea, euren jatorria aipatzen ez bada edo horretarako berariazko baimenik eskatu ez bada. Web orri honetako informazioa baimenik gabe erabiliz gero eta BIZKAIA:TALENTen jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalterik eginez gero, kasuan kasuko ekintzak jarriko dira abian, eta, horren ondorioz, kasuan kasuko erantzukizunak sortuko dira.
- Erabilera-baldintzak
Web orri hau BIZKAIA:TALENTek sortu du, informazioa eskaintzea du helburu eta banan-banan zein dohainik erabili daiteke.
a) Zilegizko erabilera
Erabiltzaileak legeen eta trafikoko erabileren arabera erabili beharko ditu web orri hau eta bertako zerbitzuak. Horrez gain, ez ditu web orri hau eta bertako zerbitzuak erabiliko, helburuak edo ondorioak zilegizkoak ez direnean edo hirugarrenen eskubide zein interesen kalterako direnean edo nola edo hala web orria eta zerbitzuak kaltetu, hondatu, gainkargatu edo higatu egin daitezkeenean edo erabiltzaileek web orria nahiz zerbitzuak behar den moduan erabiltzeko aukerarik ez daukatenean.
Betebehar hori bete ezean, horren ondorioz sortu daitekeen edozein kalte-galerarengatik erantzun beharko da BIZKAIA:TALENTen eta hirugarrenen aurrean.
b) Erroreen bermea
BIZKAIA:TALENTek ez du bermatzen web orrian sartzean edo bertako edukia ikustean inolako errorerik gertatuko ez dela. Argitalpen ofizialak aipatu edo erreproduzituz gero, informazioa eskaintzea baino ez da izango helburua. Hori dela eta, kasuan kasuko buletin edo iturri ofizialean argitaratutakoa hartu beharko da kontuan ondorio guztiei begira.
c) Zerbitzuaren erabilgarritasuna
BIZKAIA:TALENTek behar besteko ahalmena izango du, edonoiz eta aldez aurretik jakinarazi gabe bere web orriko informazioa edo konfigurazioa edo aurkezpena aldatzeko eta eguneratzeko. BIZKAIA:TALENTek ez du bermatzen web orria eta bertako zerbitzuak erabilgarri egongo direla eta jarraipena izango dutela. Ahal dela, web orriaren eta bertako zerbitzuen funtzionamenduko etenen berri emango da aldez aurretik.
BIZKAIA:TALENTek ez du inolako erantzukizunik izango honako egoera hauen ondorioz sortu daitezkeen era guztietako kalte-galerengatik: web orria eta bertako zerbitzuak erabilgarri ez egotea edo jarraipenik ez edukitzea; erabiltzaileen ustez web orriaren eta bertako zerbitzuen ondorioz erabilgarritasunean iruzurra gertatzea; web orriak eta bertako zerbitzuek huts egitea; eta, batez ere, modu esklusiboan gertatu ez arren, web orrietan edo zerbitzuak ematen dituzten web orrietan sartzean akatsak sortzea.
- Bertoko informazioa erabiltzeagatiko erantzukizuna
Erabiltzailea jakitun da, eta borondatez onartzen du bere erantzukizun esklusibopean erabiliko dituela web orria eta bertako zerbitzuak nahiz edukiak. Izan ere, web orrian sartzea eta bertako informazioa erabiltzea hori egiten duenaren erantzukizuna baino ez da izango. BIZKAIA:TALENTek ez du inolako erantzukizunik izango web orrian sartzean edo bertako informazioa erabiltzean edo edonolako iritzi edo erabaki pertsonal edo enpresariala babesteko asmoz horiek guztiak ezartzean sortu daitezkeen ondorio edo kalte-galerengatik. BIZKAIA:TALENTek ez du inolako erantzukizunik izango web orri honetan aipatzen diren hirugarrenen esteketako edukien edo lotunearen ondorioz sortutako arazoengatik.
- Norberaren datuen babesa
BIZKAIA:TALENTen web orrietan edo zerbitzuetan sartzeko orduan norberaren daturik bildu behar bada, jakinarazi egiten da Norberaren Datuak Babesteko indarreko araudian eta gainerako garapen-arauetan xedatutakoaren arabera tratatuko direla datuok.
Erabiltzailea jakitun da, eta borondatezko baimena ematen dio BIZKAIA:TALENTi, hirugarrenei erabiltzaileak emandako datu guztiak eta/edo batzuk lagatzeko, Norberaren Datuak Babesteko indarreko araudian eta gainerako garapen-arauetan xedatutakoa kontuan hartuta.
Emandako datu horiek Norberaren Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean norberaren datuetarako behar bezala inskribatutako fitxategi automatizatuan gordeko dira.
BIZKAIA:TALENTek datuak babesteko indarreko legeria betetzen du, eta behar besteko prozedura administratibo zein teknikoak ezarri ditu, bildutako datuen segurtasuna bermatzeko.
BIZKAIA:TALENTen pribatutasun-politikak erabiltzaileari bermatzen dio datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango duela. Horretarako, ohiko posta bidali beharko du BIZKAIA:TALENTen helbide honetara:
Bizkaiko Parke Teknologikoa
804. eraikina, 300. modulua
Laga bidea
48160 Derio
Bestela, e-posta helbide honetara bidali besterik ez du: info@bizkaiatalent.org
- Cookien erabilera
Gure web orriak cookieak eta erabiltzailearen ordenagailuan sortutako datu-fitxategi txikiak erabiltzen ditu, honako informazio hau lortzeko:
- * Erabiltzaileak gure web orria azken aldiz bisitatu zueneko data eta ordua.
- * Eremu mugatuetarako sarbidea kontrolatzeko segurtasun-elementuak.
Erabiltzaileak cookieen sorrera eragozteko abagunea izango du, eta, horretarako, kasuan kasuko aukera hautatu beharko du bere nabigazio-programan. Nolanahi ere, enpresak ez du inolako erantzukizunik izango, cookieak desaktibatu ondoren web orria ondo ez badabil.
- Ezarri beharreko legea eta jurisdikzioa
Web orri hau erabiltzen denean, Espainiako legea hartu beharko da kontuan, erabiltzailearen lege-ingurunea edozein dela ere. Baldintza hauek interpretatzean sortu daitekeen edozein gatazka BIZKAIA:TALENTen jarduera garatzen den lekuko auzitegietan ebatziko da.
Zeure posta elektronikoaren helbidea ematen badiguzu, BIZKAIA:TALENTek emandako zerbitzuekin lotutako jakinarazpenak bidaltzeko baimena ematen diguzula ulertuko dugu.