bizkaia:talent

Euskadi zain duzu

Nortasunak

Euskara, Europako hizkuntzarik zaharrena

Email This Page

Euskara bizirik irauten duen Europako hizkuntzarik zaharrena da. Baieztapen hori hizkuntzalari, aditu eta ikertzaile gehienek berresten dute.  Euskara hizkuntza bizia eta oso zaharra da; bere jatorria, gaur-gaurkoz, ez da ezagutzen. Hizkuntzalari eta historialari garrantzitsuek uste dute orain dela 15.000 urte Altamira, Ekain edo Lauscaux-eko kobazuloetako biztanleek hitz egiten zuten hizkuntzaren oinordeko zuzena dela eta horixe defendatzen dute.

Bere antzinatasunean gutxienez neolitiko garaira arte atzera egingo genuke, nahiz eta euskararen jatorria hori baino askoz lehenagokoa dela pentsarazten diguten frogak ere badauden. Litekeena da mintzaira artikulatuaren jatorrizko fokoetako bat izatea ere.

Euskararen sustrai ezezagunak

Gaur egun, euskal biztanleriaren %37k hitz egiten du euskara, Pirinioen alde bietan kokatutako euskal lurralde ezberdinetan bizi diren milioi bat euskaldunek, gutxi gorabehera; euskalduna adierak, literalki itzuliz gero, “euskaraz hitz egiten duena” esan nahi du. Zona geografiko horretan, hain zuzen ere, aurkitzen dira aztarnategi paleolitiko garrantzitsuenetako gehienak eta kontinenteko haitzuloetako artearen zati handiena. Gainera, aldi glaziarrean Mendebaldeko Europako gizaki-kontzentraziorik handiena zegoen eremu geografikoa da eta hori esanguratsua litzateke europar sustrai linguistikoetara jotzerako orduan.

Theo Venneman Municheko Ludwig-Maximilian Unibertsitateko prestigio ezagutuko linguistak zera dio: “hizkuntza guztiek dute haien jatorria nonbait eta askotan ez dakigu non. Baina hemen lantzen ari garen garaian, euskara ez zen inondik etorri, dagoeneko hemen zegoen gainerako hizkuntzak iritsi zirenean. Kontzeptu horren pean, euskara Europako hizkuntzarik zaharrena da. Beste hizkuntza guztiak Ekialdetik etorri ziren atzerriko hizkuntzak ziren eta izan zuten eragin handiagatik, biztanle primitiboei inposatu zitzaizkien. […] euskara da europar hizkuntza-familia oso batetik biziraun duen bakarra”.

Teoria horren arabera, Europan ez zen hizkuntza bakarra egon, elkarren arteko ahaidetasuna zuten dialekto ugari baizik, eta horien artean, euskara litzateke bizirik iraun duen bakarra. Horregatik, euskara litzateke Europa Zaharreko kulturekiko azken hizkuntza-lotura.

Ikertzaile asko saiatu den arren urte luzez euskararen jatorria argitzen, kontua da argitu gabeko enigma bat izaten jarraitzen duela. Horregatik, hizkuntzalaritza ofizialak isolatutako hizkuntza gisa definitzen du euskara, hau da, ezagutzen den ezein hizkuntzarekin harremanik ez daukan eta beste hizkuntza batzuekiko ahaidetasuna oraindik zehazteke daukan hizkuntza gisa.

Hizkuntza bizia

Hala ere, euskara hain hizkuntza zaharra izanda ere, oso erabilia da gaur egun eta ondo integratuta dago euskal gizartean, bai euskal erakundeetan, baita enpresa, ikastetxe, etxe eta biztanleen eguneroko bizitzan ere.

Euskaldun askok haien eguneroko bizitzan euskaraz hitz egitea nahiago duten arren (biztanleen %33), guztiak dira elebidunak eta espainiar hizkuntza ere ondo hitz egiten dute (edo frantsesa, Pirinioen iparraldekoen kasuan). Horregatik, Euskadi bisitatzen duenak, bi hizkuntza garrantzitsurekin harremanetan jartzeko aukera bikoitza dauka: antzinako jatorria daukan eta bakarra den euskararekin, eta nazioartean asko hitz egiten den espainierarekin.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4
×
×
Linkedin Twitter Google Plus Youtube Flickr Facebook
×