bizkaia:talent

Euskadi zain duzu

Ezagut gaitzazu

ertzaintza

Euskadin bizitzearen segurtasuna

Email This Page

Lurralde bat ez dute bere muga geografikoek, hiri eta herri karakteristikoek, eraikinek eta monumentu enblematikoek edo bere paisaiek soilik osatzen, baizik eta, baita bertan elkarrekin bizi diren herritar guztiek ere. Beraz, komunitate bat zaintzeko modurik onenabertako biztanle guztien segurtasunari lehentasuna ematea da.

Euskadi Europako lekurik seguruenetako batean dago, 2012an, mila biztanleko 41,34ko bataz besteko delinkuentzia-tasarekin, kasik zazpi puntu espainiar estatuko bataz bestekoaren azpitik(2012an, 48an zegoena) eta hogeitik gora gutxiago Europar batasuneko bataz bestekoarekiko, 64,9an dagoena.

Halaber, Euskadi autonomia-erkidego seguruena eta Bilbo hiri seguruena dira Estatu espainol osoan, Sondea Institutuak Securitas Direct enpresarentzat egin duen inkestaren arabera

Azterketa horretan adierazten denez, Euskadi autonomia-erkidego seguruena da inkestatutakoen %14ren esanetan; eta, ostean, Asturias (%9) eta Extremadura (%8). 2.000tik gora elkarrizketatan inkestatutakoen %38ren iritziz, ordea, Madril ez-seguruena da; eta, ondoren, Andaluzia (%21) eta Katalunia (%19).

Hiriei dagokienez, datuak bat datoz erabat: Bilbo (%19), Valladolid (%17) eta A Coruña (%12) seguruenak dira. Bestetik, erantzunen %42ren arabera, Madril da hiri ez-seguruena; eta, ondoren, Bartzelona (%24) zein Sevilla (%10).

 

Alderatutako Kriminalitate-Tasa (arau-hauste penalak mila biztanleko). 2009. urtea.

tabla1_seguridadd_EU

Iturria: Barne Ministerioa (Kriminalitatearen balantzea 2011). Euskadiko datuak izan ezik

Giza hilketa tasa

Gizarteak duen kezketako bat krimenari dion beldurra da, hiritarren askatasuna murriztu eta komunitateen zimenduak mehatxatu baititzake. OCDE-k emandako datuen arabera, Erakundeko herrialdeetan bataz besteko tasa 100 000 biztanleko 2,2 erailketakoa da; alabaina, Euskadin indize hori 0.55era jaisten da, Japoniak eta Islandiak baino gainditzen ez duten zifra.

Seguridad_grafico_v2_EU

Segurtasun Kidegoak Euskadin

Euskadi polizia-ratiorik handiena duen Europako eskualdetako bat da, hots, 6,9koa 1.000 biztanleko. Ildo horretatik, lurralde honek segurtasun-arloan eskain dezakeen erantzuna oso handia da Europar Batasuneko beste herrialde batzuekin alderatzen badugu, hots:

1.000 biztanleko polizia-kopurua Europan (2010)

tabla2_seguridad

Iturria: Eurostat.

Euskadiko Segurtasun-Indar eta -Kidegoak arduratzen dira herritarren integritate fisikoa zaintzeaz eta kriminalitateari aurre egiteaz beren jarduerekin; horren emaitza Europako eskualderik seguruenetako bat dugula da.

Herritarren segurtasunaz Euskal Polizia Autonomikoa arduratzen da, alegia, Ertzaintza, 1982an sortu zena; egun, 8.000 agente dituUdaltzaingo-kidego desberdinez gain, zeintzuen harira beste 3.000 agente gehitzen diren. Arkauten (Araba) dagoen Polizia eta Larrialdietarako Euskal Akademian hezten dira.

Ertzaintza polizia hurbilaprofesionala eta bere zereginagatikaintzatetsia daAzken urteetan kaleetan presentzia handiagoa izan du, izan ere, Herritarren Segurtasun Unitatera efektiboak bideratu ahal izan dira, ibilgailu bidezko nahiz oinezko patruilak gehituz. Udaltzaingoaren lana ere azpimarratu behar da eta, baita, probintziako hiru hiriburutan polizia-zuzkidura handitzeko egindako ahalegina ere.

Azken batean, Euskadi toki segurua da, bakea eta bizikidetza sustatzen dituena, pertsonen ongizatea bilatzen duena eta gizartearekin konprometitutako polizia duena, OCDEren herritarren segurtasunaren indizeak adierazten duen gisan.

Herritaren segurtasuna

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4
×
×
Linkedin Twitter Google Plus Youtube Flickr Facebook
×