Euskadi zain duzu Ezagut gaitzazu
Berrikuntza eta bikaintasuna goi-mailako sukaldaritzara ere iristen dira Euskadin; Michelin izarren munduko per capita kontzentrazio handiena dago. Estatu espainolean prestigiodun gida honen sari nagusia daukaten zazpi jatetxeetatik lau Euskadin daude.
Kritikari askok diote munduko gastronomia bariatu eta osoena daukaten lekuetako bat Euskadi dela eta jatetxeen munduko gida ospetsuenak, Michelin gidak, baieztapen hori berresten du. Euskadik 28 izar dauzka, hain zuzen ere, hiru probintzietan banatutako 19 jatetxetan.
Ekitaldi honetako garaile nagusia, Espainia eta Portugalgo 2013ko Gida Gorrian jasotzen dena, Bizkaiko Lurralde Historikoko jatetxea da, Eneko Atxa sukaldariaren Azurmendi jatetxea, hain justu; hirugarren izarra lortu eta, era horretan, gastronomiaren gailurrera iritsi delarik, Martin Berasategiren izen bereko jatetxearekin, Pedro Subijanaren Akelarre jatetxearekin eta Juan Mari Arzak sukaldariaren Arzak jatetxearekin batera. Izar berri honekin, Euskadi goraipamenik handiena jaso duten jatetxe gehien dituen erkidegoa bihurtu da, lau jatetxerekin. Oso hurbil dago Andoni Luis Aduriz sukaldariaren Mugaritz jatetxea, bi izarrekin.
Michelin gidak saritutako beste sukaldari bat Álvaro Garrido izan da, Bilboko Mina jatetxekoa, bere lehenengo Michelin izarra lortu du eta; horrela, guztira hamalau dira izar bana duten euskal establezimenduak. Horietako zazpi Bizkaian daude.
Kalitatea eta ospe gastronomikoa
Baina Michelin Gidako kide izatearen izen ona daukaten aipatutako jatetxeez gain, euskal jatetxeen kalitatea eta fintasuna aitortzen duen beste sari bat Restaurant aldizkari britainiar prestigiodunak argitaratu duen munduko 50 jatetxerik onenen azkeneko zerrenda da; zerrendako lehenengo 35 jatetxetatik 5 Euskadin daude. Jatetxe horiek bi milioi biztanle Herrialde batean daude, 50 kilometroko erradioaren barruan: Mugaritz, Arzak, Azurmendi, Etxebarri Erretegia eta Martin Berasategui jatetxeak dira, hain zuzen ere.
Zerrendan tokirik onenean kokatzen dena Mugaritz da, lehenengo postuetan baitago, seigarren postuan, hain justu. Rankinean hurrengoa Juan Mari Arzak sukaldariaren Arzak jatetxea da, zortzigarren postuan.
Eneko Atxa sukaldariaren Azurmendi jatetxea da zerrendan hurrengoa; arrakastak bilduz jarraitzen du, 2013an hirugarren Michelin izarra jaso ondoren, eta hogeita seigarren postuan aurkitzen da. Eta, azkenik, 34. eta 35. postuetan dauden Etxeberri Erretegiaeta Martin Berasategui, hurrenez hurren.
Nabarmentzekoa da, gainera, bost jatetxe horietako biri, sari gorena eman diela Restaurant aldizkariak, atal teknikoagoetan. Horrela,Etxebarri Erretegia munduko erretegirik onena da aldizkari britainiarraren ustez eta munduko jatetxerik jasangarrienaren saria Azurmendi jatetxeari eman dio, natura eta energia errespetatzeagatik.
Jatetxe horietan lurraldeko produkturik onenak dasta daitezke, Kantauri itsasoko arrain eta marisko arrantzatu berrietatik hasi eta ahoan sartu orduko desegiten diren labeldun haragi paregabeetaraino. Hori guztia, upeltegi onenetako salda bikainekin uztartuta. Eta beti egilearen marka biribilarekin.
Jarraian, menu bikainak dastatu eta nazioarteko saria zergatik lortu duten egiazta daitekeen euskal lurralde ezberdinetako Michelin jatetxeen zerrenda eskaintzen da:
BIZKAIA
Hiru izarrekin:
- Azurmendi. Sukaldaria: Eneko Atxa. Helbidea: Legina Auzoa, z/g. 48195, Larrabetzu. Tel: 944 558 866. Webgunea: www.azurmendi.biz
Izar batekin:
- Andra Mari. Sukaldaria: Roberto Asua. Helbidea: Elexalde Auzoa, 22. 48960, Galdakao. Tel: 944 560 005. Webgunea: www.andra-mari.com
- Boroa. Sukaldaria: Javier Garcia. Helbidea: Boroa Auzoa. Garai baserria, 11. 48340, Amorebieta – Etxano. Tel: 946 734 747. Webgunea: www.boroa.com
- Etxanobe.Sukaldaria: Fernando Canales. Helbidea: Abandoibarra Etorbidea. 48002, Bilbo. Tel: 944 421 071. Webgunea: www.etxanobe.com
- Etxebarri.Sukaldaria: Bittor Arginzoniz. Helbidea: San Juan plaza, 1. 48291, Atxondo. Tel: 94 658 30 42. Webgunea: www.asadoretxebarri.com
- Mina. Sukaldaria: Alvaro Garrido. Helbidea: Marzana Moila. 48003, Bilbo. Tel: 944 795 938. Webgunea: www.restaurantemina.es
- Nerua. Sukaldaria: Josean Martinez Alija. Helbidea: Abandoibarra Etorbidea, 2. (La Salve zubiaren azpian). Guggenheim Bilbo Museoa. 48001, Bilbo. Tel: 944 000 430. Webgunea: www.nerua.com
- Zortziko. Sukaldaria: Daniel Garcia. Helbidea: Mazarredo Zumarkalea, 17. 48001, Bilbo. Tel: 944 239 743. Webgunea: www.zortziko.es
GIPUZKOA
Hiru izarrekin:
- Akelarre. Sukaldaria: Pedro Subijana. Helbidea: Pº Padre Orcolaga, 56. 20008 Donostia-San Sebastián. Telf: 943 311 209. Webgunea: www.akelarre.net
- Arzak. Sukaldaria: Juan Mari Arzak. Helbidea: avda. Alcalde Elósegui, 273. 20015, Donostia-San Sebastián. Telf: 943 278 465. Webgunea: www.arzak.info
- Martín Berasategui. Sukaldaria: Martín Berasategui. Helbidea: Loidi Kalea, 4. 20160, Lasarte-Oria. Telf: 943 366 471. Webgunea: www.martinberasategui.com
Bi izarrekin:
- Mugaritz. Sukaldaria: Andoni Luis Aduriz. Helbidea: Otzazulueta baserria, aldura aldea 20 zk. 20.100, Errenteria. Telf. 943 522 455 / 943 518 343. Webgunea: www.mugaritz.com
Izar batekin:
- Alameda. Sukaldaria: Gorka Txapartegi. Helbidea: Minasoroeta Kalea, 1. 20280, Hondarribia. Telf: 943 64 27 89. Webgunea: www.restalameda.com
- Arbelaitz. Sukaldaria: José María Arbelaitz. Helbidea: Paseo de Mikeletegi, 53, Parque Miramón. 20009. Donostia-San Sebastián. Telf. 943 308 220 Webgunea: www.arbelaitz.com
- Kokotza. Sukaldaria: Dani López. Helbidea: Campanario, 11. 20003, Donostia -San Sebastián. Telf. 943 421 904. Webgunea:www.restaurantekokotxa.com
- Mirador de Ulía. Sukaldaria: Rubén Trincado. Helbidea: Pº de Ulía, 193. 20013, Donostia -San Sebastián. Telf. 943 272 707. Webgunea:www.miradordeulia.es
- Zuberoa. Sukaldaria: Hilario Arbelaitz. Helbidea: Araneder Bidea, Barrio Iturriotz. 20180, Oiartzun. Telf: 943 491 228. Webgunea: www.zuberoa.com
ARABA
Izer batekin:
- Marqués de Riscal. Sukaldaria: Francis Paniego. Helbidea: Calle Torrea, 1. 01340, Elciego. Telf: 945 180 880. Webgunea: http://www.hotel-marquesderiscal.com/
- Zaldiaran. Sukaldariak: Gonzalo Antón y Patxi Eceiza. Helbidea: Av. de Gasteiz, 21. 01008, Vitoria-Gasteiz. Telf: 945 134 822. Webgunea: http://www.restaurantezaldiaran.com/