Euskadi zain duzu Ezagut gaitzazu
bizkaia:talent-en helburuetako bat da haien garapen profesionalari dagokionez kezkak dauzkaten ondo prestatutako pertsonak orientatzea. Gure inguruneak eskaintzen dituen aukera guztiak ikusteko, sar zaitez hemen: Harrera
Norberari egokitutako orientazio-plana
bizkaia:talent-ek norberari egokitutako orientazio-zerbitzu bat dauka; zerbitzu horretan, ondo prestatutako pertsonek Bizkaiko Lurralde Historikoan eta Euskadin garatzen diren enpresa-proiektuei eta proiektu zientifikoei buruzko era guztietako kontsultak egin ditzakete.
Zerbitzu hori jaso nahi baduzu, orientazioaren tresnan azaltzen den inprimakia bete eta zure curriculuma erantsi besterik ez duzu egin behar. Lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan zure zalantzak argitu eta dauzkazun galdera guztiei erantzuteko.