Carmen Méndez – bizkaia:talent
“bizkaia:talent Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Lurralde Historikoko beste erakunde pribatu batzuek sustatutako irabazi asmorik gabeko elkartea da. 2005ean jarri zen abian diziplina anitzeko talde gazte batekin, Bizkaiko proiektu berritzaileetan talentua atxikitzeko, erakartzeko eta lotzeko baldintza eta prozesuak mesedetzeko helburuarekin, era horretan, aurreratutako berrikuntza eta jakintzaren arloak sustatuz”.
“bizkaia:talent-ek komunitatearentzat doaneko hainbat zerbitzu dauzka, besteak beste, harrera-zerbitzua, laguntzena, loturena, orientazioarena eta, azkenik, bitartekaritza-zerbitzua. Zela iritsi gara zerbitzu horiek guztiak Bizkaiko gizartearentzako beharrezkoak direla pentsatzera? Gure know how-agatik. Eta, zer da gure know how-a? bizkaia:talent-ek unibertsitate, enpresa demoskopiko eta aholkularitzekin egiten duen hainbat ikerketa, horrela lanean eta berritzen jarraitu ahal izateko”.
“bizkaia:talent-ek toki-, estatu- eta nazioarte-mailan egiten diren enplegu-azoketan, gosari teknologikoetan, foroetan eta gure know how guztia aurkitzen laguntzen duten beste jarduera batzuetan ere parte hartzen du. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen eta ikertzaileen mugikortasunaren Europako Batzordearen Euraxess sarean kide ere bagara; hain zuzen ere, 2008. urtean, Local Contact Point izendatu gintuzten, hau da, Europako eta nazioarteko sare honen tokiko harreman-puntua”.

Andoni Cendoya – ITP enpresaren (Industria de Turbo Propulsores) Giza Baliabideen Zuzendaria
Loturarako topaketak
“Ondo prestatutako euskal ikertzaile eta langileek beste herrialde batzuetan lan egitea erabakitzen dutenean, urruntasuna dela eta, gure errealitate industrialarekiko lotura galtzen dute eta errealitate hori aldatu egin da azkeneko urteotan. Loturarako topaketak oso garrantzitsuak dira, errealitatearen ezagutzari dagokion defizit hori konpontzen laguntzen dute eta. Bizkaiko eta Euskadiko errealitatea profesionalei hurbiltzeko zubi-lanak egiten dituzte, baita alderantziz ere”.
Atzerritar talentua erakartzeko beharrak
“Sektore guztietako enpresentzako da garrantzitsua ondo prestatutako eta nazioarte-mailako esperientziadun profesionalak edukitzea. Etorkizunerako balio estrategiko handia duen jakintza ekartzen dute”.
bizkaia:talent-eren laguntza-programa
“Sortu zenetik, ITP enpresak funtsezko erronka bat izan du: bere profesionalak negozioaren nazioarteko dimentsioan prestatzea, eta horrek esfortzu handia eskatzen du. bizkaia:talent-eren programarekin, bidezidor bat aurkitu dugu, Elkartearen bitartez zuzenean profesionalak lortuz, eta hori oso garrantzitsua izan da guretzat. Azkeneko bi urteotan hartu ditugu profesionalak programa horren bitartez”.

Alejandro Moreno – Baltogar (Haizagailu industrialak) enpresaren kudeatzailea
bizkaia:talent-erekin lankidetza
“Fluido-dinamikako ikerketa proiektu batean talentua erakartzeko bizkaia:talent-eren kolaborazioa izan dugu. Enpresa txikia izanda, talentua erakartzeko dauzkagun arazoetako bat da ondo prestatutako pertsonak erakartzeko aukera emango digun harreman-sarerik ez izatea. Proiektu interesgarri bat pertsona horiei helarazi ahal izateko gaitasunik ere ez daukagu. bizkaia:talent-eren kolaborazioak goi-mailako mundu zientifikoan mugitu ahal izateko aukera eman digu eta, nolabait, era honetako proiektu bat abian jartzea lortzeko pertsona egokien talentua erakartzea lortu ahal izateko aukera.
“bizkaia:talent-erekin, Massachusetts Institute of Technology (MIT) institutuaren European Career Fair erakundera jo genuen. Oso esperientzia positiboa izan zen eta unibertsitate horretako irakasleekin hitz egiteko aukera izan genuen; irakasleok MIT-en irakasteko moduaren berezitasunak azaldu zizkiguten. Azoka horretan, egiaztatu genuen lehen gauza izan zen bizkaia:talent-ek Bizkaia eta Euskadirengan interesa duten pertsonak erakartzeko daukan gaitasuna eta oso ondo prestatutako profildun pertsonekin harremanak egiteko aukera eman zigun. Hain zuzen ere, Basque Centre For Applied Mathematics (BCAM) zentroan, BCAM-Baltogar gure ikerketa-lerroaren liderrak izan litezkeen hiruzpalau pertsona identifikatu genituen”.
“Azkeneko urteotan konturatu gara balio erantsi handiagoko produktuak ekoiztu beharra daukagula, merkatuaren globalizazioaren eraginez, balio erantsi txikiko eta lan-esku intentsiboko produktuak kanpoan ekoizten baitira. Produktu berrien diseinuari ekin diogu eta modelo horiek optimizatzea eta, horrela, errendimendu hobea lortzea ahalbideratuko digun softwarea sortzeko aplikatutako matematikaren laguntza behar duten geometriak lortu beharra daukagu. Ildo horretan, BCAM zentroaren lerroaren apustua da ikerketa-lerro horretan beste enpresa batzuek parte hartzea, azterlan aurreratuak sortzeko, fluido-dinamikako softwarea batez ere, behar ditugun modeloak lortzeko aukera emango diguna”.

Azucena Castro – OWL Genomics enpresaren zuzendaria
“Biologian Doktorea naiz. Euskal Herriko Unibertsitatean egin nuen Doktoretza eta Frantzian, Portugalen eta Argentinan lan egin dut doktoretza aurreko eta ondorengo egonaldietan. Geroago, hainbat ikerketa-proiektu egin ditut, bioteknologiaren munduan lanean hasi naizenera arte, baina, batez ere, zuzendaritzako eta kudeaketako lanpostuen ikuspegitik”.
“OWL Genomics enpresa 2002an sortu zen, egoitza Madrilen zeukalarik. Ondoren, 2004. urtean, enpresa Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikora lekualdatu zen, gure lanaren sektorea den bioteknologiaren barruan enpresarentzako garrantzitsuak diren azpiegitura eta aukerak eskaintzen zituelako. Ikerketa kooperatiboko zentroekin batera, konpainia bioteknologiko multzo bat sortzen ari zen, eta instalazioei zein prestatutako langileen kontratazioari zegokionez aukera asko eskaintzen zituen politika orokor bat zegoen, Gobernuaren eta erakundeen aldetik, tartean, Bizkaiko Foru Aldundiaren aldetik.
“bizkaia:talent-ek behar genuen lanpostu baterako beharrezko prestakuntza zeukan Manchesterreko (Ingalaterra) pertsona bat kontratatzea ahalbidetu digu. Gure merkatua globala da, bai gure produktuei dagokienez, bai gure organizazioetako kide izateko behar ditugun pertsonei dagokienez. Horregatik, ezin baliotsuagoa da bizkaia:talent-eren laguntza-programa”.

Alfonso Martínez Cearra – Bilbo Metropolitarra Biziberritzeko BM30 Elkartearen Zuzendari Nagusia
“Orokorrean, Bizkaiko bizi-kalitatea oso ona da; garapen-maila altua duen gizartea da, bizitza-estilo oso gizatiarrarekin, harreman askorekin eta ingurumen- eta paisaia-baldintza zoragarriekin. Bizkaiaren ezaugarriak bakarrak ez diren arren eta, beharbada, munduko onenak ere ez diren arren, uste dut zaila dela ezaugarri horiek denak batera beste inon aurkitzea”.
“Bizkaian, 20 urtetan, azpiegituren garapen handia eman da, ekipamenduena, hazkunde humano, sozial, teknologiko, enpresa-garapen eta garapen kultural baterako oinarrizko baldintzak sortzeko behar den guztiarena. Orain, hurrengo urratsa, gaur egun ditugun aukerak orain dela 20 urte geneuzkanak baino askoz hobeak direla ulertzearen alde egitea izan behar dela uste dut. Aukera horiek aprobetxatu egin behar ditugu”.
bizkaia:talent
“bixkaia:talent funtsezko organizazioa da gaur egun, talentuak eta pertsonalitateak erakartzeko, beste inguruabar batzuetan askoz zailagoa izango bailitzateke hori lortzea. Ekarpen garrantzitsuak egiten ditu, baina nik bat nabarmendu nahi nuke: babes instituzionala. Kanpoan oso positiboki baloratzen da ekimen pribatu batek edo beste edozein eratako ekimenak babes bat izatea. bizkaia:talent-ek babes hori esplizitu egiten du, erakundeek eta, kasu honetan Bizkaiko Foru Aldundiak atzerritik gure proiektuetan kolaboratzera datozen profesionalei ematen dien babesa”.
Munduko lehen mailako profesionalen lotura: Charles Landry
“BM30 elkarteak Charles Landryrekin abian jarritako “The Creativity Potential of Bilbao & the Bizkaia Region” proiektuaren helburua izan da erakunde, enpresa, gizarte zibil eta, oro har, Bizkaia osoa kontzientziatzea, sormenari bide ematea garrantzitsua dela uler dezaten. Has gaitezen ideiengan fedea izaten, eta ez proiektuetan bakarrik”.

Paola Salanueva – Histocell enpresaren Giza Baliabideen Zuzendaria
“Noray Science Group taldeak bizkaia:talent-erekin kolaboratzen du, bi alderditan: lan-bitartekaritzako zerbitzuan eta location zerbitzuan. Lehenengoan, bizkaia:talent-eren bitartez, gure lan-iragarkiak hedatu ahal izan ditugu eta Euskaditik kanpo bizi diren ondo prestatutako euskal zientzialari eta teknologoen lan-poltsa bat eskuratu”.
“Gainera, bizkaia:talent-eren eskutik, Katalunian bizi diren euskal zientzialariak erakartzeko Bartzelonan antolatutako biozientzien sektorearen loturarako jardunaldian parte hartu genuen. Bestalde, Bostongo MIT Azokan eta Turingo ESOF Azokan ordezkatu gaitu bizkaia:talent-ek, enplegu eskaintzaile gisa. Baina, bizkaia:talent-erekin harrera-zerbitzuan kolaboratu dugu gehien. 2009ko azaroan, Histocellek biomaterialeen ingeniari bat hautatu zuen, bioteknologian aditu estatubatuar bat, eta lehen aldiz kanpoko ikertzaile baten legeztatze-prozesuari aurre egin behar izan zion”.
“Behin Scott Rapoport Histocellen hasi ondoren, bizkaia:talent-ek haren egokitzapen prozesuan laguntzen jarraitu du, Bizkaiko eta inguruneko errealitatearen ezagutza orokorrari, klimari, turismoari, kulturari eta abarri dagokionez; baita bizitoki aldaketarako tramiteetan ere, hala nola, errolda-tramiteak, osasun-txartela lortzea, gidatzeko baimena baliozkotzea eta, batez ere, errentan hartzeko etxebizitza bila”.