Zeini zuzenduta dauden gure zerbitzuak
Gure zeregina ondo prestatutako norbanakoei zein organizazioei zuzenduta dago. bizkaia:talent elkarteak ondo prestatutako pertsonak haien organizazioetan sartzea eta/edo haiei lotzea nahi duten Bizkaiko Lurralde Historikoan egoitza edo lantokia daukaten enpresei, zentro teknologikoei, unibertsitateei, elkarteei, ikerketa zentro eta taldeei laguntzen die; eta zerbitzuetako batzuk, Networking zerbitzua esaterako, edozein euskal lurralde historikotan lantokia duten organizazioei zuzenduta daude.
Norbanakoei dagokienez, enpresa, unibertsitate edo beste erakunde batzuetan kontratatuta edo haiei lotuta dauden teknologo, ikertzaile, irakasle eta profesionalei laguntzen diegu. Baita, laguntzaile, aholkulari edo aditu gisa, Lurralde Historikoko proiektu berritzaile batean sartzen diren edo proiektuari lotzen zaizkien ondo prestatutako profesionalei eta ikertzaileei ere.
Interes estrategikodun arloak
Zientzia, teknologia eta berrikuntzaren euskal sistemak bere sare produktiboaren beharrei erantzuteko lan egiten du, enpresen lehiakortasuna areagotzeko helburuarekin. Horregatik, bizkaia:talent elkartearen xede diren ondo prestatutako profesionalen eta ikertzaileen profila Euskadiko ondorengo arlo estrategikoekin lotzen da, bereziki:
1. Estrategia zientifiko – teknologikoa
- Aeronautika.
- Automozioa.
- Ingeniaritza Aeroespaziala.
- Biomedikuntza.
- Bioteknologia.
- Eko-berrikuntza: bereziki, ingurumenaren, meteorologiaren eta klimatologiaren zientziak eta teknologiak.
- Energia: batez ere, energiaren banaketa, kalitate, eraginkortasun eta aurrezpenaren arloak; energia berriztagarrien (energia eolikoa, eguzki-energia eta olatuena) integrazioa; bioerregaien ekoizpena, hidrogenozko erregai pilak.
- Elektrizitatea – Elektronika.
- Material berriak: bereziki, altzairuaren, metalmekanikaren, material elektronikoen eta biomaterialen arloak.
- Nekazaritzako eta arrantzako elikagaien baliabideak eta teknologiak.
- Telekomunikazioak.
2. Informazioaren gizartea
- Errealitate birtualaren arloak.
- Sareen eboluzioa eta sorkuntza.
- Infoingeniaritza linguistikoa.
- Ingurune-adimena: batez ere, sentsore-sareen, hari gabeko komunikazio-sareen, sareen segurtasunaren, informazioaren, errealitate birtualaren, errealitate areagotu eta mistoaren, edukiaren tratamendurako teknologien, teknologia biometrikoen, pertsona-gailu interface-en, teknologia semantikoen eta teknologia laguntzaileen arloak.
- Hedatutako enpresa digitala.
- Teknologia berriak.