bizkaia:talent

Bizkaia talenteko taldeko pertsona batzuk

EURAXESS Service Centre

EURAXESS bizkaia:talent-en harrera-zerbitzua Europar Batzordeko – Euraxess Services – ikertzaileen mugikortasuneko europar sarearen tokiko harreman-puntu zentro gisa aitortuta dago. Horrek Bizkaiko Lurralde Historikoan lan egin nahi duten ondo prestatutako atzerritarren lan-munduko integrazioa eta gizarteratzea errazteko helburuarekin 2007an abian jarritako zerbitzu berritzailea bermatzen du. Gure harrera-zerbitzuak ikertzaileak ez diren ondo prestatutako langileei ere eskaintzen die arreta.

Euraxess zentroak mugikortasun zerbitzuak maila lokalean, ikertzaileekin aurrez aurre, eskaintzen dituzten erakundeak dira, hala nola, unibertsitateak, ikerketako erakunde publikoak, elkarteak…

Ekimena Europar Batasunak ikertzaileen artean karrera profesional baten mugikortasuna eta garapena sustatzeko egiten duen ahaleginaren zati bat da, Europa bikaintasun zientifikoan lider den espazio bat izatea lortzeko helburuarekin. Helburu horrekin sortu zen mugikortasunaren europar sarea, Euraxess Services; sare horrek lortu nahi duena da ikertzaileei eta haien familiei laguntzea, Europako beste estatu batzuetara lekualdatzean. Begiratu EURAXESS Zerbitzuaren Konpromisoa

EURAXESS Sarea

EURAXESS2008ko ekainaren 1ean eratu zen eta funtsezko tresna da ikertzaileei mugikortasunerako aurki ditzaketen oztopoak gainditzen laguntzeko, hala nola, bisak, lan-baimenak, tituluen onespena, lanpostu hutsak, soldatak, zergak, gizarte onurako pentsioak eta transferentziak, osasun-zerbitzua, gizarte segurantza, ostatua, eskolaratzea eta hezkuntza-sistema, hizkuntza-ikastaroak, harrerako herrialdeko kulturari eta ohiturei buruzko informazioa, ikerketa-arloko lanpostu huts eta beka aukerak.

EURAXESS estatu, eta eskualde eta tokiko mailetako zentroz osatuta dago eta bizkaia:talent da horietako puntu zentro bat. Mugikortasunaren europar sarearen barruan daude, halaber, lau ekimen handi:

Euraxess JObs EURAXESS Jobs Europako lan-eskaintzak, laguntzak, bekak eta abar aurkitzeko tresna bat da.

Euraxess Services EURAXESS Services EURAXESS Services Europako berrehundik gora zentrotan, haien helmugako herrialderako lekualdatzea antolatzen laguntzen die ikertzaileei eta haien familiei.

Euraxess Rights EURAXESS Rights ikertzaileen eta haiek kontratatzen dituzten erakundeen eskubideak eta betebeharrak azaltzen ditu, baita Ikertzaileen Erreklutamendurako Jokabide-kodea ere.

Euraxess Links EURAXESS Links Europar Batasunetik kanpo (Asean, Brasilen, Ipar Amerikan, Indian, Japonian eta Txinan) lan egiten duten europar ikertzaileekin harremanetan jartzeko sarearen bidezko lankidetzarako tresna bat da.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4
×
×
Linkedin Twitter Google Plus Youtube Flickr Facebook
×