bizkaia:talent

Bizkaia talenteko taldeko pertsona batzuk

Ivan Jimenez

Ivan Jimenez

Managing Director

ivan.jimenez@bizkaiatalent.eus

+34 94 479 54 28

Ander Markina

Ander Markina

International Networking

ander.markina@bizkaiatalent.eus

+34 94 479 54 28

Amaia Etxebeste

Amaia Etxebeste

Fairs and Events

amaia.etxebeste@bizkaiatalent.eus

+34 94 479 54 28

Carmen Mendez

Carmen Mendez

Relocation & Dual Career

carmen.mendez@bizkaiatalent.eus

+34 94 479 54 28

Leire Lagunilla

Leire Lagunilla

International Networking

leire.lagunilla@bizkaiatalent.eus

+34 94 479 54 28

Zeintzuk gara

Bizkaiko Foru Aldundiaren Sustapen Ekonomikorako Sailak bultzatuta eratu zen bizkaia:talent 2005. urtean, irabazi asmorik gabeko elkarte izaeradun ekimen bezala, misio argi batekin: Bizkaiko lurralde historikoan berrikuntza eta ezagutzaren prozesura oso ondo prestatutako pertsonak erakartzeko, lotzeko eta eusteko beharrezko baldintzen ezarpena bultzatzea eta laguntzea.

Euskadin 2,1 milioi pertsona baino gehiago bizi da, horietatik erdia baino gehiago (1.1.153.351) Bizkaian. Bizkaiko hiriburua, Bilbo, Euskadiko eta Espainiar Estatuko iparraldeko gune ekonomiko eta finantzario nagusia da eta bere erakargarritasun turistikoek, Guggenheim delarik horietan nagusi, Euskadi osoko helmuga turistiko garrantzitsuena ere bilakatu dute.

Bilbon eta haren metropolialdean aurkitzen dira Espainiar Estatuko iparraldeko portu garrantzitsuena, Estatuko bigarren burtsaren egoitza eta BBVA bankua eta Iberdrola enpresa elektrikoa bezalako erakunde garrantzitsuen egoitzak; baita Estatuko iparraldeko parke teknologiko eta zientifiko nagusiena ere, besteak beste.

Guztira, 83.706 enpresa daude Bizkaian, automobilaren, aeronautikaren, ingurumenaren, diseinu industrialaren eta ingeniaritzaren industriakoak direnak nagusiki. Jarduera horiek etengabe eboluzionatzen ari den enpresa-sare sendoa osatu dute eta garrantzia berezia daukate prestakuntzak, ikerketak, teknologiak eta talentuak.

Bizkaia:talent-ek lurralde baten garapenerako eragile nagusia dena sustatu eta indartu nahi du, giza kapitala, alegia. Horregatik, eta talentua erakartzeko gure helburua gauzatzeko, Euskadi osoko enpresa eta unibertsitate garrantzitsuen laguntza daukagu.

Helburuok lortzeko jarduera ezberdinak egiten ditugu:

  • Talentuarentzako mesedegarri den ekosistema bat bultzatzen dugu ingurunean.
  • Bizkaia, Bilbo hiriburua eta, oro har, Euskadi lan munduko helmuga-marka bezala promozionatzen ditugu lurralde historikoarentzat interes estrategikoa duten arloetako profesional, sortzaile eta ikertzaileen artean.
  • Ondo prestatutako pertsonak identifikatzera eta Bizkaiko erakunde eta proiektuetan sar daitezen erraztasunak eskaintzera bideratutako zerbitzuak eta programak eskaintzen ditugu.
  • Elkartearen estrategiarekin bat egiten duten sare sozialak eta praktikako komunitateak sortu eta garatzen ditugu.
  • Gure erakundearen misioarekin lotutako ekimenetan, beste organismo publiko eta pribatuekiko harremanak koordinatu eta arintzen ditugu.
  • Politika publikoko gomendioak lantzen ditugu eta bizkaia:talent ekimenaren misioarekin lotutako politiken diseinuan parte hartzen dugu.

Jarduketa hauekin guztiekin, esparru zientifiko eta teknologikoan eta enpresaren esparruan ondo prestatutako pertsonen kudeaketaren prozesuan euskal liderrak izan nahi dugu eta erreferentziazko eredua Europan. Gure zeregina, gainera, profesionaltasun, berrikuntza, enpatia eta hurbiltasun, dinamismo eta sormen balore sendoen gainean garatzen da.

Gu hobeto ezagutzeko, bizkaia:talent elkartearen Estatutuak kontsulta ditzakezu.

ESTATUTOAK

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4
×
×
Linkedin Twitter Google Plus Youtube Flickr Facebook
×