bizkaia:talent

Protagonistak

Esperientzia profesionala

Carmén Méndez

BIZKAIA:TALENT

bizkaia:talent Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Lurralde Historikoko beste erakunde pribatu batzuek sustatutako irabazi asmorik gabeko elkartea da. 2005ean jarri zen abian diziplina anitzeko talde gazte batekin, Bizkaiko proiektu berritzaileetan talentua atxikitzeko, erakartzeko eta lotzeko baldintza eta prozesuak mesedetzeko helburuarekin, era horretan, aurreratutako berrikuntza eta jakintzaren arloak sustatuz”.

“bizkaia:talent-ek komunitatearentzat doaneko hainbat zerbitzu dauzka, besteak beste, harrera-zerbitzua, laguntzena, loturena, orientazioarena eta, azkenik, bitartekaritza-zerbitzua. Zela iritsi gara zerbitzu horiek guztiak Bizkaiko gizartearentzako beharrezkoak direla pentsatzera? Gure know how-agatik. Eta, zer da gure know how-a? bizkaia:talent-ek unibertsitate, enpresa demoskopiko eta aholkularitzekin egiten duen hainbat ikerketa, horrela lanean eta berritzen jarraitu ahal izateko”.

“bizkaia:talent-ek toki-, estatu- eta nazioarte-mailan egiten diren enplegu-azoketan, gosari teknologikoetan, foroetan eta gure know how guztia aurkitzen laguntzen duten beste jarduera batzuetan ere parte hartzen du. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen eta ikertzaileen mugikortasunaren Europako Batzordearen Euraxess sarean kide ere bagara; hain zuzen ere, 2008. urtean, Local Contact Point izendatu gintuzten, hau da, Europako eta nazioarteko sare honen tokiko harreman-puntua”.

Email This Page
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4
×
×
Linkedin Twitter Google Plus Youtube Flickr Facebook
×