Protagonistak Esperientzia pertsonala
Enrique Zuazua
Basque Centre for Applied Maths
“1987-1988 ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle elkartu gisa lan egin nuen; ondoren, Analisi Matematikoko irakasle titular izatera pasa nintzen, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (UAM). 1990ean Matematika Aplikatuan Katedra bat lortu nuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean; Kimiken Fakultateko Departamendu Atalaren eta Matematika Aplikatuaren Departamenduko Zuzendari izan nintzen unibertsitate horretan. IMDEA (Instituto Madrileño de Estudios Avanzados) institutuko Zuzendari Matematikoa ere izan naiz eta 2001. urtean Matematika Aplikatuko Katedra bat okupatu nuen UAM unibertsitatean. 2008. urtean Basque Centre for Applied Maths (BCAM) sortzeko Euskadira itzultzeko aukera planteatu zitzaidan. Gaur egun, zentro horretako Zuzendari Zientifikoa naiz. Madrilen ezagutu nuen bizkaia:talent eta Harrera-zerbitzuaren (location) berri eman zidaten. Hortik aurrera, Bizkaira itzultzeko egin beharreko tramite guztiak asko erraztu zitzaizkidan. Gure karrera profesionala garatzera hona etorri garen zientzialarioi laguntza handia eman digu bizkaia:talent-ek. Nire kasuan, nahiko hurbil bizi nintzen, baina urrunago egonda ere, laguntza bera jasoko nuela uste dut. Madrilen bizi izanda, badaukazu Bilbora etortzeko aukera, baina beharrezko paper guztiak betetzeko denbora gehiago behar duzu eta, zentzu horretan, izugarrizko laguntza izan dut. Gainera, nire emaztea atzerritarra da eta, beraz, berak ere inprimaki mordoa bete beharra zeukan. Bestalde, nire alaben eskolaratzearen gaian eta etxebizitzarenean ere laguntza handia jaso dugu. Harrera-zerbitzuari dagokionez, oso ona da. Zientzialariok etengabe lekualdatzen gara eta oso sentikorrak gara gai hauekiko. Ez da gauza bera hiri berri batera iritsi eta tramite guztiei norberak bakarrik aurre egin behar izatea edo guzti horretan lagunduko dizun erakunde bat izatea. Aurrez ezagutu ditudan beste eredu batzuk ez bezala, bizkaia:talent oso ezberdina da eta oso ondo dimentsionatuta dago. Ahalegin guztiak nukleo berean batuta, eragin handiagoa lortzen da. Nire iritziz, kontuan hartu beharreko plataforma bat da, ondo finkatu beharko litzatekeena”. Bizitza akademiko, ikertzaile eta ekintzaile baten mugarriak Jaio: Eibarren (Gipuzkoa), 1961eko irailaren 28an Goi-mailako ikasketak: • Matematiketan lizentziaduna, Euskal Herriko Unibertsitatean (1984). Zientzia eta Teknologiaren Fakultatearen Aparteko Saria. • Doktoregoa, Euskal Herriko Unibertsitatean (1987). Zientzia eta Teknologiaren Fakultatearen Aparteko Saria. • Doktoregoa, Université Pierre et Marie Curie Unibertsitatean (Paris, Frantzia, 1988).