bizkaia:talent-ek hainbat organismo eta erakunderekin kolaboratzen du, gure herrialdeko eta gure herrialdean ondo prestatutako langileen eskaerak eta haien mugikortasuna jasotzen dituzten azterlanak, txostenak eta proposamenak egiten. Garrantzitsua da giza kapitalak, oro har, Euskadiko eta, zehazki, Bizkaiko ikerketa eta berrikuntzaren garapenari dakarkion balio-indarra zein den ezagutzea ere; ondo prestatutako langile horien asebetetze-maila eta haien bizitza profesionalaren eta pertsonalaren garapenean duten integrazio-maila, prestakuntza-ikasketa eta/edo unibertsitate-mailako ikasketek enpresekin daukaten lotura-maila zein den, etab.
Helburua da kontuan hartu beharreko hainbat ondorio lortzea, bizkaia:talent-ek gure Lurralde Historikoan talentua eta berrikuntza sustatzen lanean jarraitzen lagunduko duten programak eta ekintzak gara ditzan eta datu horiek, talentua kudeatzerako orduan, gure herrialdeko gainerako organizazioentzako lagungarri eta gidari izan daitezen.